Txapak (jolasa)
Txapak edo iturriak jolas edo joko bat da, botilen tapoi metalikoak (txapa) erabiltzen dena baliabide nagusi gisa. Helburu bat baino gehiago izan dezake: zelai batetik aurkaria kaleratzea, lasterketa bat egitea[1], futbol partidu bat simulatzea, edo beste bat. Txapari erpuruarekin erakuslea gelditu eta askatu ostean egiten den indarrarekin eragiten zaio. Indarraz gain, punteria ere behar da, dagokion ibilbidea egin dezan[2].
Maiz, txapari kirolarien aurpegiak jartzen zitzaizkion, hala nola kromoetako aurpegiak, egunkari edo aldizkarietan aurkitutakoak edo beregi txapekin jolasteko egindakoak.
Iturri izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bereziki Bizkaian iturri izena ematen zaio jolas honi. Izena Iturrigorri gaseosatik datorkio, Bilboko La Vizcaína S.A. enpresak egiten zuen gaseosa, eta estaltzeko txapak erabiltzen lehenengoetakoa[3].
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ TXAPEN LASTERKETA – Urtxintxa. (Noiz kontsultatua: 2022-05-08).
- ↑ «Txapa edo 'iturri' jolasa, berriz ere modan» EITB (Noiz kontsultatua: 2022-05-08).
- ↑ «Bilbaopedia - Gaseosas y bebidas refrescantes» www.bilbaopedia.info (Noiz kontsultatua: 2022-05-08).